Erakusketa ibiltaria Espainian

Erakusketa ibiltaria Espainian

HERIOTZA-ESPARRU NAZI ALEMANA: Konzentrationslager Auschwitz

2019ko urriaren 1-ean Holokaustoa eta Auschwitz-eko Konzentrazio- eta Sarraski- Esparru Nazi Alemana gaiei buruzko erakusketa inauguratuko da Gernika (Bizkaia)-n. Urtea bukatu baino lehen beste 3-5 bitarteko erakusketa gehiago probintzia ezberdinetan zabalduko dira. 2019-2020 eta 2020-2021 ikasturtetan zehar 25-50 erakusketa antolatuko dira Espainiako Erkidego Autonomo guztietan eta ahalik eta probintzia gehienetan.
 
Ekimen honekin bi helburu ditugu bereziki. Alde batetik, erakusketa gazteengana hurbiltzea (DBH-ko 4. maila eta Batxilergo-ko 1. eta 2. maila ikasten dutenei, XX. mendeko historia eta Bigarren Mundu Gerra gaien inguruan hausnarketa egiteko). Eta, bestalde, gazteek jasotzen duten edozein informazioaren aurrean izpiritu kritikoa piztea, populismoen arriskuak eta ondorioak nabarmenduz.
 
Dena den, erakusketa bisitatu nahi duen edonori zabalduta dago.


  • Nola eskatu erakusketa

    Erakusketa Iberiar Penintsulako edonon aurkeztu daiteke, Gobernu Autonomoek, Diputazioek eta/edo Udalek eskatuta. Eskatzaileak erakusketa finantziatu egin behar du.  ESKAERA>>

  • Babesleak

    Hezkuntza, Kultura eta Historia arloko erakunde publiko nahiz pribatuak, ikastetxeak, unibertsitateak, komunikabideak, hezkuntza eta kultura arloko enpresak… erakusketaren babesleak izan daitezke. PATROCINAR>>

  • Hurrengo helmugak

    Iraila eta abendua bitartean Auschwitz Erakusketa hainbat probintziatan aurkezteko prestaketa aurreratuko da: Alacant, Kantabria, Errioxa eta Burgos, hain zuzen ere. 

    HURRENGO HELMUGAK >>


Share by: