Auschwitzen-bidaia

Auschwitz-era bidaiak

Diseinuaren egilea: “Premio Renacimiento”. - APTCE

Auschwitz-era bidaiak

“Ruta Cultural Europea Románico XXI” - Memoria historikoari lotutako ibilbideak Polonian
Polonia: Varsovia - Krakovia - Zakopane - Oswiecim - Auschwitz - Wroclaw - Zielona Góra.
Lituania: Vilnius.
Alemania: Berlin.

Krakau-Auschwitz espedizioa

Nazien okupazioa, ghettoak, amaierako konponbidea eta Auschwitz-eko holokaustoa. Bigarren Mundu Gerra eta miloika pertsonentzako izan zituen ondorio dramatikoak ezagutzeko heziketa-espedizioa. 

Krakovia, 1918-1945 bitartean. Kazimierz Auzo Judua. Podgorze-ko ghettoa eta lantegiak -Oscar Schindler-ena esate baterako-, Plaszów-ko bortxazko lan-esparrua eta Among Göth komandantea, ghettoen bukaera eta deportazioak, Auschwitz eta Birkenau-ko Konzentrazio- eta Sarraski- Esparrua, Heriotza-ibilaldia eta esparruen askapena Bigarren Mundu Gerraren amaierarekin batera.

Krakau-Auschwitz espedizioa eta AK Erresistentziaren mugimendua

Nazien okupazioa, ghettoak, amaierako konponbidea eta holokaustoa Auschwitz-en, Bigarren Mundu Gerran Armia Krajowa Erresistentzia Poloniarrak izan zuen eragina azpimarratuz (Historian zehar izan den erresistentia-armadarik garrantzitsuena).


Krakau-Auschwitz espedizioari gehitzen zaio: Zakopane eta Tatra mendia, Eslobakia Errepublikako muga, Alemania nazi-ak manipulatutako Gobernua. XX. mendeko historiari eskeinitako programa Tatra-ko Naturarekin lotzen dugu, Poloniako Karpatoak mendilerroko Tatra mendietan dauden Erresistentzia Bideak abentua-jardueren bitartez ezagutuz.

Auschwitz Order-Vistula Operazioak askatuta

Bigarren Mundu Gerra ezagutzea, 1939ko irailaren 1-etik: Lehenengo Mundu Gerraren ostean izandako egoera larrien ondorioak; Europan eta Munduan 30. hamarkadan izandako krisi politikoa, ekonomikoa eta soziala; esker- eta eskuin- muturreko ideologien agerpena eta inoiz ez ezagututako ondorio larri eta gizagabeak:  Holokaustoa, Auschwitz eta Sarraski-esparruak Ekialdeko eta Erdialdeko Europan. 1941-1953 urteetan  gertatutakoari arreta berezia. 1953-1989 bitartean, demokrazien Europarako bidea. 90. hamarkadan komunismoaren erorialdia eta Europan ibiltzeko “lau askatasunak”: produktuak, zerbitzuak, pertsonak eta kapitalak.

Oder-Vistula espedizioa: Lituania-Polonia- Alemania

Ibilbide osoa egiten da, Vilnius (Lituania)-tik Berlin (Alemania)-ra. Polonia zeharkatzen da: Varsovia, Kracovia, Oswiecim eta Auschwitz, Wroclaw, Zielona Góra, Berlin-era heldu arte. Bigarren Mundu Gerraren amaiera markatzen duen operazio militar esanguratsu baten ibilbidea egiten dugu. Europako historian aldaketa nabarmena gertatu zen, bi bloke kontrajarrietan banatuta geratu zelako: Mendebaldekoa eta Ekialdekoa. Gerra Hotza Berlingo harresiaren erorialdia arte, Sobietar Batasunaren desagerpena eta demokrazien Europa sortzea.


Espedizio laburra egiteko aukera: Varsovia edo Krakovia-tik Berlinera, 9-10 egun


Polonia eta Baltiko-ko lurraldeetara bidaiak. 

Nazien okupazioa: Chelmno, Majdanek, Treblinka, Kaunen, Panierai, Salaspil
Sovietar okupazioa: Konzentrazio esparruak (NKVD), gulag-ak eta KGB espetxeak

Hiri hauetako bat aukeratu: Krakovia, Varsovia, Gdansk, Vilnius, Rija, Tallin.

Bigarren Mundu Gerra-ren ondorioak ezagutu: ghettoak eta jende asko erahiltzeko konzentrazio-, sarraski- eta bortxazko lan- esparrurik garrantzitsuenak Polonian (Auschwitz-Birkenau, Chelmno, Majdanek, Treblinka) eta, beste batzuk, Lituania, Letonia eta Estonian ( Kaunen, Panierai, Salaspil). Gerraren amaiera eta, jarraian, sobiertar okupazioa Europako ekialdean eta erdialdean. Askatasun demokratikoa edukitzeko komunismoaren kontra izandako mugimendu nagusien borroka (1970-1991), hiriburu hauetako edozein bisitatzen: Polonia (Krakovia/Varsovia edo Varsovia/Gdansk), Lituania (Vilnius), Letonia (Riga) edo Estonia (Tallin).

“Otsoaren Zuloa” espedizioa: Vilnius, Ketrzyn, Olsztyn, Gdansk, Torun, Chelmno, Varsovia, Treblinka.

Bigarren Mundu Gerran Hitler-ek izan zuen kuartel militar-bunker suntsiezina, non operazio sekretu batean bere bizitzaren kontrako atentatu bakarra gertatu zen. Holokaustoaren hasiera Reinhard Operazioarekin eta honi lotutako 5 sarraski-esparruetatik bi ezagutzea: Chelmno eta Treblinka. Estalinen Armada Gorriaren Oder Vistula Operazioa Polonia eta Erdialdeko eta Ekialdeko Europako lurraldeak komunismoaren menpe jartzeko, Yalta-ko traizioaren ondorioz.


Aukera: 5 egun

Vilnius (Lituania) – Varsovia, Poloniako hiriburua. Lituanian Nazien sarraki-eparrua izan zen Panieru (Ponary)-n omenaldia egingo dugu. Lituaniako erresumaren jatorriarekin lotuta dagoen Trakai-ko gaztelua ikusiko dugu. Poloniako muga zeharkatuta,Bigarren Mundu Gerran Hitler-en kuartel militar-bunker-eraino helduko gara (“Otsoaren Zuloa”). Torun eta Olsztyn hiriak bisitatuko ditugu, Varsovia-ra heldu arte.


Aukera: 6 egun

Ibilbidea zabaltzen dugu Gdansk eta Torun hirietaraino. Varsovia-rako bueltan, 5 Sarraski-Esparru ikaragarrietatik beste bat ezagutuko dugu. Esparru guzti hauek Reinhard Operazioaren barruan zeuden. Honen helburua Poloniako juduak sarraskitzea zen, eta Holokaustoaren sorrera izan zen. Wannsee-ko konferenzietan hartutako erabakia izan zen.

Vilnius - Trakai - Ketrzyn - Gdansk - Torun - Malbork - Chelmno - Varsovia - Krakovia - Oswiecim - Auschwitz

Programaren ibilbidea 6 egunetik 8 egunetara zabaltzen dugu, Krakovia eta Auschwitz, -Oswiecim hiriarekin,- bisitatzen.


Vilnius (Lituania)-tik Krakovia (Polonia)-ra. Vilnius hiri zoragarria, Paneriu (Ponary)-ko sarraskiaren memoria-tokia, Trakai-ko Gaztelua eta Lituania-ko erresumaren jatorria. Aliatuek Poloniari egindako traizioaren lehenengo ebidentziak, uztea…  Bigarren Mundu Gerra bitartean Hitler-ek zeukan kuartel militar-bunker suntsiezina ikusiko dugu. Bertan, operazio sekretu batean, bere bizitzaren kontra izan zen atentatu bakarra gertatu zen. 


Reinhard Operazioaren barruan zeuden 5 Sarraski-esparruetatik 2 bisitatuko ditugu. Helburua Poloniako juduak sarraskitzea zen, eta Holokaustoaren sorrera izan zen. Wannsee-ko konferentzietan hartutako erabakia izan zen.


Sobietar okupazioa, Estalinen Armada Gorriaren Oder Vistula Operazioa Polonia eta Erdialdeko eta Ekialdeko Europako lurraldeak komunismoaren menpe jartzeko, Yalta-ko traizioaren ondorioz. Bigarren Mundu Gerraren amaiera.

Espedizio Hanseatikoa: Vilnius – Riga – Tallin. XX. mendearen historia Lurralde Baltikoetako hiru hiriburuak ezagutuz: Vilnius, Riga eta Tallin.

Gaur egun bizitzaz, kolorez, gaztetasunaz, kulturaz eta animazioaz beteta egon arren, Bigarren Mundu Gerra amaituta bertan igaro zena oso ezberdina izan zen, XX. mendean Mendebaldeko Europan bizi izandakoarekin alderatuta.

Denboraren tunelean sartu 1939-1993 garaia ezagutzeko…Totalitarismo ezkertiar eta eskuindarretako oinatz ikaragarriak. Ribbentrop-Molotov hitzarmenaren barruan egindako lehenengo okupazio errusiar sobietarrak, Nazi-en okupazioa eta, amaitzeko, okupazio Komunista Sobietar Estalinista Bigarren Mundu Gerra bukatu ondoren. Errepublika Sozialista Sobietarrak. Jazarpen-, exekuzio- eta Siberiarako deportazio- garai ikaragarria. Erregimen berriaren kontra zeuden etsaientzako Konzentrazio-esparruak eta Gulag-ak. Lurralde Baltikoetan Erresistentzia Mugimenduek komunismoaren kontra eta  independentziaren alde egindako borroka. Perestroika, SESB-ko desagerpena, Berlingo Harresiaren erorialdia, independentzia eta irekiera demokratikoa, XXI. mendeko Europa berria arte.

Krakovia, Oswiecim, Varsovia/Gdansk, Vilnius, Riga, Tallin, Helsinki

Bigarren Mundu Gerraren ostean, Erdialdeko eta Ekialdeko lurraldeen okupazio komunista sobietarraren ondorioz, atxilatu-esparruetan eta kolonietan zeuden presoen kopuruak gora egin zuen, 1950. hamarkadan 2,5 miloi pertsona izan arte. Erregimenaren  etsaien kontra egin zen jazarpen-, konfinamendu-, deportazio- eta exekuzio- politikak miloika pertsona errugabe suntsitu zituen. Nazismoak lehenago egin izan zuena baina oraingoan Erregimen Komunista Sobietarraren menpe. Ezkerreko nahiz eskubiko totalitarismoen ondorioak ezagutzeko bidea, bortxazko lan-, konzentrazio- eta sarraski- esparruak, Cheká.delakoa, NKVD-a, KGB-a, bere espetxeak, izutzeko eta kastigatzeko prozedurak eta mekanismoak.


Aukera 1: Krakoviatik, Oswiecim, Auschwitz-Birkenau-ko esparrua, Treblinka-ko Sarraski-esparrua, Vilnius , KGB-ren espetxeak eta Paneiru o Ponary (Lituania)-ko memoria- eta sarraski- tokia, Rundale (Letonia)-ko gaztelua, Riga eta Salspil (Letonia)-ko bortxazko lan- esparrua, Letonia eta Estonia bitarteko mugan dagoen Gauja Parke Nazionala, Tallin eta Patarei-ko espetxea (Estonia), Helsinki.


Aukera 2:  Gdansk-etik, Chelmno-ko sarraski-esparrua bisitatuz


Share by: